lunes, 28 de noviembre de 2016

ESNE BIDEA TIMELAPSEAN


Hona hemen zenbait irudi ikusgarri, denak zeruari lotuak. Timelapse direlakoak dira. Honek Esnebidea erakusten digu, gauez batez ere. Ikusgarriak benetan.



viernes, 30 de septiembre de 2016

BILBOKO ALDE ZAHARRERA TXANGOA


Pasa den ostegunean Bilboko Alde Zaharrera egin genuen txangoa. Anek azaldu zizkigun han ikusi genituen monumentu, plaza, eta beste gauza guztiak. Jende asko zebilen bertatik eta txakur zelebre bat ikusi genuen modu berezian eserita. Erriberako Plazan ere sartu ginen. Ondo pasatu genuen. Azkenik, bazkaltzera Asti Lekura!!

jueves, 19 de mayo de 2016

HURRENGO GAIA: EGIPTO

Zer dakizu Egiptori buruz ? 
Zer Nilo ibaiari buruz?
Ezagutzen al dituzu Ra eta Osiris jainkoak?
Nor zen Kleopatra?
Bada, laster horien berri jakingo duzu eta horretan laguntzeko, zergatik ez duzuEgiptori buruzko informazioa aurkitzen eta gelakideekin partekatzen?
Hona hemen orrialde interesgarri batzuk


martes, 17 de mayo de 2016

BELATZ HANDIAREN HEGALDI IKUSGARRIA


Belatz Handia da, zalantzarik gabe, lur planetako animaliarik azkarrena. Bere hegaldiaren abiadurak ez dauka parerik. Oso gora igotzen da harrapakari bat ehizatu nahi duenean eta ziztu bizian amiltzen da bere kontra. Kolpe izugarria ematen dio harrapatu nahi duen animaliari, gehienetan beste hagazti bat izaten da.

miércoles, 4 de mayo de 2016

TROPISMOAK

Landareek lurra, ura eta argitasuna behar dute bizi ahal izateko. Landareek mugimendu guztiak hiru elementu hoiek lortzeko egiten dituzte. Hori da tropismoa: lurra, ura edo argiarenganako joera edo mugimendua.
Guk, bi tropismo aztertu ditugu:

a) Fototropismoa: argiarenganako joera edo mugimendua.





b) Hidrotropismoa: urarenganako joera edo mugimendua. 


Oso argi ikusten da hemen fototropismoa

viernes, 22 de abril de 2016

Denborarekin bueltaka

Denbora etengabe biraka dabilen neurri bat denaz ohartu gara behin baino gehiagotan. Urteak, urtaroak, gaua eta eguna,... birak egitearen ondorio baino ez dira. Bideo honetan horixe bera ikus daiteke.


Denbora neurriak


  • Urtea. Eguzki-urtea ere deritzo. Lurrak Eguzkiaren inguruan orbita osoa egiteko behar duen denbora da. 365 egun ditu. Bisurtea bada, 366 egun ditu.




  • Eguna. Lurrak bere ardatzaren gainean bira oso bat emateko          behar duen denbora da. 24 zatitan banatzen da (zati bakoitza ordu bat da). Bi zati bereizten dira: gaueko 12:00etatik eguerdiko 12:00etara (a.m. edo eguerdia baino lehen) eta eguerdiko 12:00etatik gaueko 12:00etara (p.m. edo eguerdiaren ondoren)