jueves, 19 de mayo de 2016

HURRENGO GAIA: EGIPTO

Zer dakizu Egiptori buruz ? 
Zer Nilo ibaiari buruz?
Ezagutzen al dituzu Ra eta Osiris jainkoak?
Nor zen Kleopatra?
Bada, laster horien berri jakingo duzu eta horretan laguntzeko, zergatik ez duzuEgiptori buruzko informazioa aurkitzen eta gelakideekin partekatzen?
Hona hemen orrialde interesgarri batzuk


martes, 17 de mayo de 2016

BELATZ HANDIAREN HEGALDI IKUSGARRIA


Belatz Handia da, zalantzarik gabe, lur planetako animaliarik azkarrena. Bere hegaldiaren abiadurak ez dauka parerik. Oso gora igotzen da harrapakari bat ehizatu nahi duenean eta ziztu bizian amiltzen da bere kontra. Kolpe izugarria ematen dio harrapatu nahi duen animaliari, gehienetan beste hagazti bat izaten da.

miércoles, 4 de mayo de 2016

TROPISMOAK

Landareek lurra, ura eta argitasuna behar dute bizi ahal izateko. Landareek mugimendu guztiak hiru elementu hoiek lortzeko egiten dituzte. Hori da tropismoa: lurra, ura edo argiarenganako joera edo mugimendua.
Guk, bi tropismo aztertu ditugu:

a) Fototropismoa: argiarenganako joera edo mugimendua.





b) Hidrotropismoa: urarenganako joera edo mugimendua. 


Oso argi ikusten da hemen fototropismoa