viernes, 22 de abril de 2016

Denborarekin bueltaka

Denbora etengabe biraka dabilen neurri bat denaz ohartu gara behin baino gehiagotan. Urteak, urtaroak, gaua eta eguna,... birak egitearen ondorio baino ez dira. Bideo honetan horixe bera ikus daiteke.


Denbora neurriak


  • Urtea. Eguzki-urtea ere deritzo. Lurrak Eguzkiaren inguruan orbita osoa egiteko behar duen denbora da. 365 egun ditu. Bisurtea bada, 366 egun ditu.




  • Eguna. Lurrak bere ardatzaren gainean bira oso bat emateko          behar duen denbora da. 24 zatitan banatzen da (zati bakoitza ordu bat da). Bi zati bereizten dira: gaueko 12:00etatik eguerdiko 12:00etara (a.m. edo eguerdia baino lehen) eta eguerdiko 12:00etatik gaueko 12:00etara (p.m. edo eguerdiaren ondoren)








jueves, 21 de abril de 2016

Zein jakintsua den natura!!

Hauxe da, alegia, Txanela proiektuan lantzen ari garen gaia. Eta honekin batera izaki bizidunen ezaugarrik, ekosistemak, elika-kateak eta abar.
Har dezagun, adibidez, sabanako ekosistema. Bideo honen bitartez ekosistema horretan egunero gertatzen diren egoera larriak ikus daitezke etengabe.